español  |  euskara





Ez duzu astirik? Lan-ordutegi zaila duzu? Seme-alabak, adinekoak, gaixoak edo mugikortasun gutxikoak dituzulako inguruan, lanez gainezka zabiltza? Ez duzu zenbait lan egiteko trebetasunik? Lasai, irtenbidea dugu zuretzat: deitu guri, eta denbora aurreratzeaz gain, joan-etorri gogaikarriak saihestuko dituzu. Zure ordez, geuk egingo ditugu egin beharrekoak.

Recaderosdegipuzkoa.com zerbitzu-enpresa globala da. Pertsona edo profesional mailan, pertsona edo enpresari baten bizimoduan egunez egun sortzen diren arazoak konpontzea du helburu.

Recaderosdegipuzkoa.com etxeko enpresa da, Donostialdekoa hain justu. Herritarren benetako premiei erantzuteko sortu zen, profil eta egoera pertsonal eta profesional guztietako pertsonen artean egindako merkatu-azterketaren ondoren. Azterketa horri esker, askotariko konponbide arinak emango dituen zerbitzu global fidagarri eta eraginkor baten beharraz jabetu ginen. Horregatik, edozein motatako enkarguak egiten ditugu, enpresetara, etxeetara, familietara, jubilatuengana, bikoteengana, ezkongabeengana... erosotasuna ekarriz. Laburtuz edonor izan daiteke gure bezero.
Gainera, Recaderosdegipuzkoa.com enpresak zerbitzuak arintasunez, osotasunez, zintzotasunez eta erantzukizunez emango dituela bermatzen du, edonork ordaintzeko moduko salneurrian. Gure zerbitzuekin denbora eta dirua aurreztuko dituzu.


Etxe, saltoki, enpresa eta komunitateetarako zerbitzuak eskaintzen ditugu: mezularitza, enkarguak, garraio nazionalak, altzariak, obra-hondakinak zein bestelakoak kentzea, zenbait kudeaketa-lan, konponketak eta mantentze-lanak.

Erakusleihoak, toldoak, sukaldeak eta eraberritze-lanetako hondakinak garbitzen ditugu, bai etxebizitzetan, bai lokaletan, bai trastelekuetan.

Autoari dagokionez, zeregin hauek egingo dizkizugu: tailerrera eraman, pneumatiko-estalkia aldatu, garbitzera edo Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT/ITV) pasatzera eraman eta gero etxera, lantokira edo esandako tokira itzuli, eta abar.

Motor bat edo furgoneta bat aloka dezakezu, gidari eta guzti, 30 minutuko denbora-tarteetarako.

Nagusiei medikura joaten, erosketak egiten... lagunduko diegu. Maskotak albaitariengana, ile-apaintzailearengana... eramango dizkiegu. Oporretarako ostatua bilatuko diegu.

Gure zerbitzuak hainbat multzo berezitutan banatzen badira ere, elkarren osagarri dira, eta, beraz, aldi edo txanda bakoitzean premia bati baino gehiagori erantzuterik dugu, profesional bakarrarekin. Aitzindariak gara eta eskertu egiten dugu jendearen harrera ona.




gora itzuli

RecaderosdeGipuzkoa.com - Avda. Alcalde José Elósegui 130, 20017 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN - Teléfono 943 395 552 - Móvil 686 350 159

Presentación de Recaderos de Guipúzcoa | Servicios y tarifas | Contratación de servicios | Dónde estamos | Contactar | Aviso legal | Diseño Páginas Web Donostia

Nor gara | Zerbitzuak eta tarifak | Zerbitzuak kontratatzea | Non gaude | Harremanetan jartzeko | Lege oharra | Diseño Web Tolosaldea Goierri