
 |

|
|
 |


 JASO ETA ENTREGATZEA
Bai partikularrentzat bai enpresentzat gutunak, paketeak, opariak, loreak, erosketak eta ia edozein gauza jasotzen ditugu esandako helbidean, ondoren zuk adierazten diguzun tokian entregatzeko. Enkargugileak gara eta horretarako beste jarrera bat behar da, ohiko mezularitzaren bestelakoa. Gu zure enkargurik txikienez, zailenez eta presazkoenez arduratuko gara, baita diskrezio osoz burutu beharrekoez ere. Enkarguak arintasunez, zuzentasunez, zintzotasunez eta erantzukizunez egiten ditugu. Gainera, neurri-neurriko tarifak ditugu. Aurreztu zure denbora baliotsua eta joan-etorri neketsuak. Utzi gure esku!
 |
 |
|
|
 |
 |


 ETXEKO ZEREGINAK EGITEN DITUGU
Gure langile trebeak ez dira profesionalak ordezkatzeko, baina zure esanetara dituzu konpontzeko, ordenatzeko, desmuntatzeko, mugitzeko, gordetzeko eta denbora eta gogo faltagatik zeuk ezin dituzunak egiteko: iturriak aldatzeko; altzariak muntatzeko; gortinak, errezelak, estoreak, koadroak, ispiluak eta hormako beste apaingarri batzuk jartzeko; entxufe-mekanismoak, argi-etengailuak eta lanparak aldatzeko; eta margotze-lanak egiteko, besteak beste.
Gure langile trebeek jarritako materialek eta eginiko lanek hiru hilabeteko bermea dute.*
 |
 |
|
|

|
|
 |


 GARBITASUNA
Etxebizitzetan nahiz bulegoetan, enpresetan, pabiloietan, lokaletan, sotoetan, trastelekuetan eta abarretan, askotariko garbiketak egiten ditugu, zure erosotasunerako: erakusleihoak, toldoak, sukaldeak, bainugelak eta abar garbitzeaz gain, altzariak eta obra-hondakinak ateratzen ditugu.
 |
 |
|
|
 |
 |


 IBILGAILUAK
Autoari dagokionez, zeregin hauek egingo dizkizugu: tailerrera eraman, pneumatiko-estalkia aldatu, garbitzera edo Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT/ITV) pasatzera eraman eta ondoren zure helbidean utzi. Motor bat edo furgoneta bat aloka dezakezu, gidari eta guzti, 30 minutuko denbora-tarteetarako.
 |
 |
|
|

|
|
 |


 ADINEKOAK, HELDUAK ETA GAZTEAK
Adinekoei, helduei eta gazteei medikura joaten lagun diezaiekegu, baita enkarguak, erosketak... egiten ere. Amaitutakoan, etxera eramango ditugu.
 |
 |
|
|
 |
 |


 MASKOTAK
Zure maskotak albaitarira eta ile-apaindegira eramango ditugu, eta oporretan behar den bezala zainduta egon daitezen ostatua aurkituko diegu.
 |
 |
|
|

 |

BALDINTZAK ETA TARIFAK
Aurrekontua egiteko irten behar izanez gero ez dugu ezer kobratzen.
Ordu erdiko lan-tarteen araberako prezioa eskaintzen dugu, azken uneko ustekabekoak ekiditeko.


Motorra ordu erdiz alokatzeak 10 € balio du. Horri, 6 € gehitu behar zaio ibilgailuaren irteeragatik.

 Furgoneta ordu erdiz alokatzeak 10 € balio du. Horri, 6 € gehitu behar zaio ibilgailuaren irteeragatik.

 Langile trebeen eta garbitzaileen zerbitzuak 15 € balio du ordu erdiko.
Baldintza: materiala, makinaria eta erremintak eramateko ibilgailua behar-beharrezkoa bada, 6 € kobratuko zaio bezeroari ibilgailuaren irteeragatik. Kargaren edo makinaria motaren ondorioz, ibilgailu handiagoa alokatzea beharrezkoa bada, hori alokatzearen eta garraioaren prezioa bezeroari kobratuko zaio.
Hemen zehaztu gabeko beste zerbitzu batzuetarako, kontsultatu prezioa. Prezioek ez dute BEZa barne.
Gure bulego-ordutegitik kanpoko presazko lanek (lanegunetan 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara) 20 €-ko gain-kostua izango dute, eta 22:00ak eta 8:00ak bitartean, asteburuetan eta jaiegunetan eginez gero, gain-kostua 60 €-koa izango da.
Web honetan eskaintzen den prezioa al da kobratuko dena?
Bai, betiere zuk azalduriko egoera eta emandako datuak zehatzak badira eta eskatzen duzun zerbitzu mota ongi islatuta badago. Ziur egon zaitezen, gure profesional bat zure helbidera edo enpresara joaten denean, jardunean hasi aurretik lanaren kostuaz galdetu. Gogoratu lanaren amaierako kostua jakiteko eskubidea izango duzula beti, inolako konpromisorik gabe.
* ETXEKO ZEREGINAK EGITEN DITUGU: Zerbitzu horrekin eskaintzen dugun abantailarik handiena hau da: bisita eta pertsona bakar batekin edozein arazo konpontzen dugula, nahiz eta oso txikia izan, esaterako, arotzeriarekin, elektrizitatearekin, margotzearekin, iturgintzarekin eta garbitasunarekin loturikoak. Gure bezeroek aurrezten duten denboraz eta diruaz gain, beste profesional batzuek lan txikia izateagatik hartuko ez lituzketen lanak egiten ditugu. Material txikiak, hala nola, torloju eta tako txikiak, guk jartzen ditugu, gain-kosturik gabe. Gainerakoa aparte fakturatzen da. Bezeroak lan-partearen adostasuna sinatu eta eskudirutan edo kreditu txartelarekin ordainduko du.
 |
 |
|


|
|